2013/05/27

SUMME ECOLE_Marsellako hezkuntza eredu berria_AZKEN EMATEA


Marsellako puntu estrategikoan da proiektua. Hiriaren lotura puntu garrantzitsu batean. Hori horrela fluxuei eman zaie garrantzia. Fluxuen analisia egin zen lehenengo eta hori hartu da hasierako puntu bezala. Baina fluxu mugimendu bat egoteko erabilera bat izatea garrantzitsua da, eta hezkuntzan zentratu da proiektua gune horri bizia eta benetan duen garrantzia emateko.




Hasiera batean gaur egun zulatuta dagoen mendi zatia, muino betea zen, hirira zegoen sarreretako bat. Baina betidanik pasoko leku garrantzitsua izan den puntu hau hustuz joan da, gaur egun maila desberdinetako espazioak utziz. Proiektuaren helburua horren banatua dagoen gune honi jarraipen bat ematea da, saltoka eta zatika dagoenak  lotura bat izatea.


Ondoko eskema honetan ikusten da lotura horren nondik norakoa, puntu estrategiko horiek lotuz gaur egun dauden saltoak jarraiki lotzea lortzen baita.



Esan bezala hezkuntza erabili da gunean fluxu horri zergati bat emateko. Hiri eskalan esanguratsua izango den eskola bat planteatzen da, haur txikietatik hasi eta unibertsitatea hasteko prest egon arte. Dena eraikin berdinean batzen da, baina ez dira zertan nahastu.

Hezkuntza sistema berri baterako proposamenean oinarritu da proiektua. Gaur eguneko kutxa itxiari alternatibak sortzeko asmoarekin. Haurrek inguruarekin harreman handiagoa duteneko hezkuntza bat proposatzen da, lau pareten artean egon beharrean kanpora zabaldu daitekeena.



Hori posible egiteko egitura elementu sinple batetan oinarritu nahi izan da. MOLDAGARRITASUNA da landutako kontzeptua. Garai berrietan gaude, eta gauza estankoak atzera pausu bat bilakatu dira. Zerbait finkoa egitean garaiak aldatzen direnez arazo bihurtu izan da hori. Horregatik panel hauekin aldaketa puntualak egitea posible izango da, mugikorra den zerbait proposatu beharrean (orokorreak erabiltzaileak ez du hori inoiz erabiltzen) beharrak eraginda aldatzea behar den zerbait erraz leku horretatik beste leku batera eramateko aukera ematea nahi da. 





Gainera, gaur egungo garaiak, dauden eraikinak berrerabiltzea eskatzen du. Horregatik dagoenaren analisi bat egin zen lehenengo, gure proiektua zegoen horri nola egokitu zitekeen ikusteko. Corderie kaleko eraikin esanguratsua da eta bertan hainbat ekintza burutzen dira. Hori horrela base moduan hartu da, eta gehikuntza erabiliz fluxu zirkulazio hori bermatu.

Baina gehikuntza hori gertatu aurretik gaur egun dagoen hori berplanteatu beharra gertatu da, hezkuntza sistema berriari egokitzeko. Kutxa itxi hori ireki eta espazio berriak inbaditzeko asmoarekin. Gehikuntza horren aurretik eztanda gertatzen da, eta eztanda horretako piezak panelen bidez doaz gehitzen.



Espazio irekiagoak lortu nahi dira.




Egungo eraikina erabilgarri egiteko erdiko gunea egokitu beharra egon da. Patio ireki bezala planteatuta, fluxu denak bideratzeko espazio bilakatu da. Eskolaren zentroa izango da, eta ikasgeletako pasoa puntu honetatik egingo da. Gainera goiko eta beheko espazioak lotuko dituen eremua izango da, eta eskolak dituen bi sarrerak lotuko ditu.

Jarraian agertzen dira oina desberdinak

Goiko oina, hemendik izango da umeen sarrera. Gainera umeentzako baratzeak egongo dira. Ingurua landuz eta kanpo espazioarekin harreman gehiago lortuz.


Ikasgelak dauden solairuak. 3, 4 eta 5.solairuak dira hauek. Panel aldakor horiek gelen tamaina desberdinak izan ahal izatea ahalbidetzen dute. Momentu jakin batean gela handiagoak behar badira hori posible egitea ahalbidetuz.
Lehenengo solairuan liburutegi bat jarriko da. Marsella mailarako garrantzitsua izango den liburutegia.


Behe oinean sarrera nagusia kokatzen da, zuzenean erdiko patiora bideratzen dena. Oina honetan kirol eremua eta areto nagusia kokatzen dira. Aretoak altuera bikoitza izango du erabilera desberdinetarako posible izanez.

Patiotik egindako ebaketa

Planteatutako sarrera berriarekin sortzen diren espazioen prespektiba irudiak
Graderio bat sortu da haurren sarrera dagoen lekuan. Sarrera honetan grada horiek era desberdinetara planteatzeko aukera dago panelen muntaiaren arabera. Irisgarritasuna dela eta arrapala bidezko lotura posible bilakatzen da.



Proiektuaren osotasuna agertzen den ebaketa fugatua. Hemen ikusten da panelek gehikuntza horrekin espazioak aberasgarriagoak bihurtzen dira.





Eskola honetan matrikulatzera animatzea besterik ez zaigu gelditzen. Aukera ezin hobea da inguruarekin harreman bat izanez, sormena garatzeko. Gainera ez dago plaza mugaturik, beti gehitu daitezkeelako panelak guztientzak erabilgarri den eskola sortzeko.



Marsellako alkateak ere urte honetako balorazioa plazaratu du aste honetan. Jarraian agertzen da irakurtzeko.


Alkatearen balorazioa by Garazi Murua

2013/05/18

2013/04/16

kalePUBLIK_entrega




 Kalea auzokoen gunea da, eta kale hori inbaditu beharra dago, eguraldi ona egiten duelako Marsellan eta etxea txiki gelditzen denetan egoteko lekurik aproposena delako. Horregatik auzokoen eskura dagoen elementu bat egin nahi izan da, dendan erosteko erraza eta bizilagunen artean montatzeko erraza. ZUK MONTATU, KALEA ZUK DISFRUTATZEKO! kalePUBLIK montatzeko instrukzioak:


Instrukzioak by Garazi Murua





 Denda baten garrantzitsua propaganda da, eta gure kalePUBLIK BOTAOren udaberriko katalogoan aurkitu dezakegu.