2012/11/27

Txoritokia_gantxiloarekin amaitzen


Gure txoritokiko azala.

Charite_inguruko bolumenei begira


Auzo inguruko bolumenen azterketatxo bat egin nahi izan dut, nik sortuko ditudan bolumeak, auzoaren jarraipen bat izateko asmoarekin.


Goiko irudian  ikusten den moduan, etxe irlak zati ezberdinez osatutako bolumenak dira. Beharren bat sortu denean gehitzen joan diren espazioen emaitza dira. Beraz etxe irletan honako eskema errepikaturik ikus daiteke:


Proiektuan, auzoan eman den prozesu hau aplikatzea interesgarria iruditzen zaiz, eraikina auzoan ongi txertatzeko bidea izan liteke. Beraz, nik planteatutako programak behar duen espazioa zein den aztertzea izango litzateke hurrengo pausua. Espazio hauen uztarketaz lortuko nuke emaitza. Beti ere, ahaztu gabe, espazio hauek horma izango luketela euskarri.

2012/11/18

Charite_Eskema definituz_3


Eraikina marseillatarrei zuzendua dago, baina era berean, bisitariei Marseilla ezagutzeko aukera eskainiko zaio.
Eraikinak etxerik gabe gelditu diren marsellatarrei aterpea eskainiko die. Hauek trukean, auzoko agureei eta langabezian daudenei otorduak eskainiko dizkiete.  Hauek trukean, Marseillari buruzko hitzaldiak, bitxikeriak, bisita gidatuak, erakusketak… antolatuko dituzte bisitarientzat.

Kate honen prozesuak, publiko pribatu espazioekin erlazio zuzena du.


Espazioei dagokionez, hiru gune nagusi bereiziko dira (goiko eskeman ikus daitezke). Gune hauek era desberdinetan antolatu daitezke. Hurrengoko eskeman gune pribatua antolatzeko bi aukera irudikatzen dira.


Nire iritziz, bigarren aukera egokiago da; bizikidetasuna bultzatzen du, eta era berean espazioaren aprobetxamendua hobea da.



Txoritokia_josi ta josi


Ideia orokorrak definitu ondoren, lekuko kota aldaketak aztertu eta ebaketa zehatzagoak egin genituen.




 Beraz, hurrengo urratsa maketa egitea dela erabaki genuen. Pixkanaka bagoaz patroi ezberdinak probatu eta zati desberdinak josten.



KAP


Oraindik gogoan dut lehenengo aldiz karrera amaierako proiektuak ikusi nituenean, txunditurik gelditu nintzen. Batxilerretik irten eta egunen batean horrelako zerbait egitera iritsi nintekeen ideiak beldurtu baina gehiago, erakarri egin ninduen.
Gaur egun gertuago dugu momentu hori, baina hala ere askotan txunditurik gelditzen naiz…



Panelei dagokionez, bertan azaltzen diren irudi eta plano ezberdinak ez ditut oso urruti ikusten nire mailatik, baina bai konposizioa. Hau normala dela iruditzen zait, orain arte ez baititugu panelak proiektatu, flotagarriarena izan zen lehena. Gure proiektua ondo azaltzeko, zer marraztu eta nola irudikatu dira panel bat ona izateko kontrolatu beharrekoak. Erabaki zailak.





Bestalde grafismoaren garrantzia azpimarratuko nuke, proiektuak begietatik sartu behar du. Gai honek horrenbesteko garrantzia izanik, akats bat iruditzen zait unibertsitateak  errepresentazio grafikoa nola egin erakusteko ikasgairik edota optatibarik ez eskaintzea. Planoak eskatzen dizkugute, baina inork ez digu AutoCad erabiltzen erakutsi; 3D-ko irudiak eskatzen dizkigute, baina inor ez digu honetarako programarik edota maketatzen erakutsi…. Bi aukera izan ditugu, akademi edo kurtso batean izena eman, edota esperientzia bidez ikasi, ikaskideen artean bakoitzak bere “jakinduria”  konpartituz.
Hala ere, atentzio gehien deitu didana, proiektu bateko eskuzko marrazkiak izan dira. Prozedura dena irudi ederrez beteriko liburuxka batean irudikatuz.




2012/11/11

Charite_Eskema definitzen_2


Aurreko eskemarekin jarrituz:

Espazioen tamaina bere pribatusanarekin lotua egongo da.

Planteatzen den eraikina Marseillako jendeari eta era berean turistei zuzendua egon daiteke. Edadean aurrera joan biztanleria edota nora joan ez duen jendea bilduko luke. Hauek bisitariei Marseillako ohiturak, tradizioak eta giroa erakutsiko liekete. Hau gauzatzeko programa ezberdinak planteatu daitezke:
_ Hitzaldi desberdinak
_ Gastronomi dastaketak
_ Hiritik ibilaldi gidatuak
_ Ikastaro desberdinak
_ …
Bisitariek Marseilla marseillatarrekin ezagutzea da helburua.



2012/11/10

2012/11/05

2012/11/03

Charite_Eskema definitzen_1



            Pertsona batek bizi maila “egoki” bat izateko zer hartu beharko genuke kontuan?
§  Atsedena_ohea
§  Higienea_dutxa
§  Beharrak_komuna
§  Elikadura_sukaldea
§  Aisia
§  Lana

            Benetan jarduera hauetatik zein da pribatu eta zein publiko? Pertsonalki, muturrera eramanda, komuna da soilik erabat pribatu den gunea.
Beraz, beste jarduerak konpartitzen baditugu, azalera gehiago izango genuke hauek garatzeko.


Gradu ezberdinak egon daitezke espazioen azaleraren arabera. Adb.:


            Nori zuzendu eraikina?  Klasean hipotesi ezberdinak aztertu genituen: artistak, familia eredu berriak, kaleko musikariak, etxegabeak, artisauak…  Edota, zergatik ez eraikina Marseillatarrei zuzendu? Langabezian dagoen jendea, edadetuak… Marsella arraza dibertsitate handia duen hiria izanik, hauek publikoari (bisitariari) hiriko nahiz beraien arrazaren ohiturak, historia, tradizioa, gastronomia, etab. eskaini dakieke. Eta nola ez, petanka ikastaro batzuk!





txoritokia_egitura aztertzen


Txoritokiaren eraikuntza egiteko afrikar jaima egituretan oinarritzea erabaki dugu. Eraikin hauek erabat eramangarriak dira, beraien zama totala 700kg inguru izaten delarik (gamelu batek garraia dezake). Egituraren euskarri nagusia erdiko mastil zentrala da, perimetroan zutabe lagungarriak dituelarik. Itxitura, tentsioan jarritako oihalaren bitartez egiten da. Bere eraikuntza prozesua ordu erdi edo ordu beteren inguru izaten da.



Beraz gure txoritokiak, Marsellaren historiari, afrikar lotura estuari, keinu bat egingo dio. Gainera, egitura hau mastil bitartez izanik, portuko itsasontziekin integrazio bat lortuko da. Itxiturari dagokionez, nylon-ezko haria erabiltzea erabaki da, patroi eta kolore ezberdinekin jokatuz.