2012/12/31

Charite_lanean jarraituz


Zirriborroak landuz eta zehaztuz.

Lortutako eskema garbiagoa eta ordenatuagoa dela iruditzen zait.







Hurrengo pausua aipatutako logeletako modulu horien zehaztapena izango litzateke. Beti ere orokortasuna landuz.

2012/12/29

Charite_auto-balorazioa


Distribuzioaren lehenengo saiakera egin ondoren egindako auto-balorazioa:
  • Eraikinaren formak inguruan sortzen duen efektua ona dela iruditzen zait. Chariteren inguruan espazio atsegin bat sortzen da, eta sukaldea da gune hau egituratzen duen elementua.
  • Barne distribuzioari dagokionez, kaotiko xamarra iruditzen zait, eta ez da espazio pribatu, komun eta publikoen arteko erlazio erabat egokia lortzen.


Erlazio honi soluzioa eman nahirik, espazio hauen filtro moduan, komunikazio bertikala erabiltzea erabaki da. Banaketa honen zurruntasuna hausteko, patio bat integratu da komunikazio bertikalarekin batera. Hau eginez, eskema garbiago bat lortu da:


Espazio pribatuei dagokionez ere, birplanteamendu bat egin da. Argi dago, familia mota ezberdinentzako prestatuta egon behar duen eraikina dela, baina gune hauek erabat definituz, emaitza oso zurruna lortzen da, eta ezinda aurreikusi zehatz zein motatako familiak etorriko diren. Beraz, aukera ezberdinak eskaintzen dituzten moduluak planteatu dira. Modulu hauek panelez osatutako hormez oinarritzen dira, eta beharren arabera gelaren tamainak moldatu ahalko dira.

Aldaketa hauek eginez, hau da lortutako lehen zirriborroa:

0 solairua

1 solairua

2 solairua

3 solairua

Aipatutako logelen moduluak 1 eta 2 solairuetan aurkituko lirateke. Metroro dauden horma mugikorrak dira eta aukera ezberdinak osatu daitezke. Zerbitzuei dagokionez finkoak dira. Bi espazio hauen artean korridore zabal bat (bertan apalategiak jarri daitezke funtzionaltasuna bilatuz) eta armairuak aurkitzen dira. Logeletako sarrera irteerak ahalbideratzeko, armairu hauek ere mugitu egingo lirateke errail batzuen bidez.

ateen mugimendua

Aukera ezberdin batzuk:


Azpimarratu nahiko nuke, logelen tamaina aldaketa hauek oso puntualak izango liratekeela. Etxerik gabe gelditu diren familiak edota pertsonak, bertan hilabeteak igaroko dituztela aurreikusten baita.



2012/12/27

Charite_lanean jarraituz


Programarekin jarraituz, gune ezberdinen zehaztapenean zentratu naiz. Espazio ezberdinen arteko harremana bilatu da eta bolumetriaren ideia garatu da.

Espazio nagusia La Charite-ren inguruan planteatu da, honi zabaldutako gune bat sortuz. Charite-ren garrantzia azpimarratu nahi izan da, bizkarra eman beharrean aurpegia emanez. Era berean hegoaldeko plazarekiko harremana mantendu da, jarraipen bat bilatuz.


Espazio nagusiena sukaldea izanik, gune honi trataera ezberdina ematea erabaki da. Erakusleiho moduan erabat gardena planteatu da. Behe oinean jantokia eta taberna egongo lirateke, eta lehen solairuan sukaldea. Espazio hauek altuera bikoitzekoak dira.
Eraikinean bizi direnak,  jantoki baten bidez daude harremanetan sukaldearekin. Honela, gune publiko-komunak eta pribatu-komunak erabat bereizita gelditzen dira. 



Espazio pribatuei dagokionez, jende eta familia mota ezberdinak etorriko direla aurreikusten denez, gune ezberdinak planteatu dira: familia oso batentzako logelak, logela konpartituak, logela pribatua baina komun konpartitua dutenak…. Era berean, espazio amankomun ezberdinak sortu dira. Gune hauek plazarekin harremana izango dute eta eraikina antolatzeko baliatu dira, ahal izan den neurrian korridoreak ekindin dira. Espazioen OREKA bilatzeko saiakera egin da.






2012/12/10

Charite_bolumenekin jolastuz


Bolumenak antolatzeko orduan, La Charite-k inguruan duen presentzia mantentzeko helburuarekin egin da planteamendua. Charite ardatz baten amaieran aurkitzen denez, hau errespetatu da.


Era berean, bere garrantzia azpimarratu nahirik ate monumental batez enmarkatzeko aukera ikusi dut. Nolabait bigarren sarrera bat izango litzateke, eta bere aurreko gune irekia mantenduko litzateke.




Pribatu eta publiko harremanei dagokionez, aurreko astean egindako distribuzio ikerketak egin ondoren, sukaldea izatea erabaki da, publiko eta pribatuko trantsizio gunea (maketako elementu berdea litzateke).




Beraz, jantokia plazaren erdian egongo litzateke eta etxebizitzak aldiz ezkerraldean. Aurreko asteko ildotik, etxebizitzetan familia desberdinentzako gelak eta gune komun egokituak plantatuko lirateke. Gune komun hauek, kanpoarekin erlazio zuzena izateko aukera aurreikusten da. 








2012/12/02

Charite_publiko eta pribatuaren arteko borroka


Inguruko bolumenen azterketa egin ondoren, eraikin bakoitza bere beharren arabera hazi dela ondorioztatu nuen, gehitzen joan diren espazioen emaitza direla.
Beraz planteatutako programa betetzeko, eraikinak behar zituen espazioak aztertu ditut. Espazio hauek zuzenki erlazionatuta daude pribatu-publiko erlazioarekin, espazio oso ezberdinak sortuko baitira erlazio honen arabera.
Hasiera batean nire ideia, erlazio hau muturrera eramatea izan zen, ahal zen guztia konpartitua izatea planteatu nuen. Eta 10 etxegabe jasotzeko beharrezko azalera minimoak kalkulatu nituen:


Baina zuzenketa ondoren, etxegabe hauek denboraldi bat igaroko dutenez, ideia hau extremoegia dela ondorioztatu genuen. Beraz, Kraftwerk-en proposamenetan oinarriturik tarteko zerbait proposatzeko erabakia hartu nuen.



Etxegabe gelditu direnak mota ezberdinetako pertsonak edota familiak izan daitezke, beraz nire proposamenak aniztasun hau jasotzeko helburua du:
















Familientzat pentsatutako gelak dira, sukaldea, egongela, terraza eta baratza edukiko lukete konpartitua.





















Bikoteentzat edota pertsona indibidualentzat planteatutako gelak dira, komuna, egongela, terraza eta baratza konpartituko lukete.













Planteamendu hauetan ez dira biltegi funtzioa duten guneak eta arropa garbiketarako guneak azaltzen, hauentzat behe oina (biltegia) edota azken solairua (arropa garbiketa) planteatu ahal dira.

Sukaldeak proiektu honetan garrantzi handia du, etxegabeen eta auzoko zahar eta langabetuen arteko lotunea baita. Bi sukalde proposatu dira: etxegabeek konpartitua eta publikoa. Bigarren honek harreman zuzena izango luke jantokiarekin.



Espazio hauek lekuan irudikatzeko maketa lantzea egokia iruditu zait, inguruko bolumenek duten eragina argiago ikusten da.


Oraindik azken emaitzatik urruti dagoen, baina nire burko ideia hauek maketaren gainean irudikatzeko helburuarekin egindako marrazki bat: