2012/10/30

txoritokia_ideak definitzen

Jada erabaki genuen abiarioa, bere azal deigarriarengatik, portuko ikonu bilakatzeko aukera polita zela.
Baina zein dira honen mugak? Zein irizpide jarrai dezakegu?
Marselleko elementu garrantsitsuena portua izanik, zergatik ez bertara murgildu? Planteatutako azal honek hau barnetu?


2012/10/15

FATHER and DAUGTHER_lekua eta lekukotasuna_


Gure sentipenak, elementu ezberdinekin erlazionatzen ditugu konturatu gabe;  jertse batek gogora ekartzen dizun eguna, lurrin batek sortzen dizun zirrara, leku batek transmititzen dizun itxaropena….

Baina zerk egiten du espazio bat leku bilakatzeak? Bertara joan eta hura zure tokia dela sentiarazteak? Denok dugu horrelako puntu bat mundu zabal honetan, bertara joan eta orduak igaroko genituzke gure sentimenduen itsaso sakonenean murgildurik, itxaropenaren atzetik igeri. Argi dago sentipenek egiten dutela espazio bat norbanakoarentzat toki bilakatzea. Baina sentipen hau arkitekturak sorrarazi al dezake?  Pertsona batek proiektatzen duen gune bat beste batentzat toki bilakatzea? Honek arkitekturaren ardatz eta helburua izan beharko luke, beste modu batera esanda, itxaropena sortzeak.

...Itxaropenak ematen digu
   goizero esnatzeko indarra
   bizitzari aurre egiteko energia
   aurrera egieko nahia
   itxaropenik gabe ez dago etorkizukik...

(su ta gar_itxaropena)

Itxaropena da gure armarik preziatuena errealitate gordin honi aurre egiteko_

Flotagarria_ideien adierazpena_


Proiektu honen funtsa moduluen elkarketen aukera mugagabean datza. Baian hau nola azaldu? Nola adierazi modu argi eta sinple batean? Ondorengoa izan daiteke aukera bat.

"Behin batean, Frantzia hegoaldeko lurralde eder batean, baziren bi gazte beraien hiriko portu zaharra berriz ere indartu nahi zutenak, horretarako bertan plaza flotagarri bat egiteko ideia zutelarik. Baina arazo bat zuten: zer da plaza bat? Ze funtzio bete ditzake? Zein ekintza jaso? Horrela bertan gauzatu zitezkeen jarduera desberdinak planteatzeari ekin zioten."

Jarraituko du...

2012/10/09

Abiarioa_azala bilatuz_

material berdina erabiliz
patroi desberdinak planteatuz
azal bereziak sortuz
koloreekin jokatuz
GUNE ESANGURATSU BAT BILAKATUZ











2012/10/03

_hiru irudi_hiru esldi_


_Marsellako bihotzera gerturatuz_


_Elementuak berrerabiliz_


_Arauak errespetatuz, nahi beste elkarketa gauzatuz_