Gure sentipenak, elementu ezberdinekin erlazionatzen ditugu
konturatu gabe; jertse batek gogora
ekartzen dizun eguna, lurrin batek sortzen dizun zirrara, leku batek transmititzen
dizun itxaropena….
Baina zerk egiten du espazio bat leku bilakatzeak? Bertara joan
eta hura zure tokia dela sentiarazteak? Denok dugu horrelako puntu bat mundu
zabal honetan, bertara joan eta orduak igaroko genituzke gure sentimenduen
itsaso sakonenean murgildurik, itxaropenaren
atzetik igeri. Argi dago sentipenek egiten dutela espazio bat norbanakoarentzat
toki bilakatzea. Baina sentipen hau arkitekturak sorrarazi al dezake? Pertsona batek proiektatzen duen gune bat
beste batentzat toki bilakatzea? Honek arkitekturaren ardatz eta helburua izan
beharko luke, beste modu batera esanda, itxaropena sortzeak.
...Itxaropenak ematen digu
goizero esnatzeko indarra
bizitzari aurre egiteko energia
aurrera egieko nahia
itxaropenik gabe ez dago etorkizukik...
(su ta gar_itxaropena)
Itxaropena da gure armarik preziatuena errealitate gordin honi aurre egiteko_
No hay comentarios:
Publicar un comentario