2013/01/22

Charité_azken ematea



KOKAPENA

Marseillaren bihotzean aurkitzen da, portu zaharretik oinez abiatuz 10minutu eskasetan zaude bertan. Hiriko alde zaharraren parte da, Le Parnier auzoan kokatzen da. Bizitza handia duen plaza bat eta  erreferentzia puntu garrantzitsua den Charité eraikin historikoaren artean dago.




JASOTZEN DUEN PROGRAMA

Planteatze den eraikina Marseillatarrei zuzendua dagoela esan daiteke. “Herritik herriarentzat” ideia landu da, baina era berean, Marseilla hiri turistiko bat denez, bisitariak ere programan sartzea erabaki da. Gainera bisitari kopuru hau aurten handiagoa izango dela aurreikusten da, dakigunez Marseilla Kultur Hiriburua izendatu baitute.

Beraz, programa zabal bat jasotzen duela esan genezake. Programa honen barruan gai desberdinak landu dira, hauen artean gaur egun gori-gorian dauden etxe kaleratzeek eta langabeziak sortzen dituzten arazoei soluzio bide tenporal bat eman zaio. Bestalde, askotan albo batera uzten den hirugarren adinekoen gaia ere jorratu da.


Hartu-eman kate bat sortu da. Etxerik gabe gelditu diren pertsona naiz familiei bizileku bat eskaintzen zaie, hauek jantoki eta taberna bat gestionatu eta aurrera atera beharko dituzte. Zerbitzu hauek Marseillatarrei zuzenduta egongo dira, tratu berezia izango dute langabezian gelditu direnekin eta hirugarren adinekoekin. Langabezian daudenek ez dituzte otorduak ordaindu beharko, baina trukean hirugarren adinekoak zaindu beharko dituzte, eta era berean, hauekin elkarlanean, bisitariei Marseilla erakutsiko diete: hitzaldiak, bitxikeriak, erakusketak, tailerrak, bisita gidatuak… antolatuko dituzte. Bisitariek lehen eskutik ezagutuko dute hiria.



PRIBATU-PUBLIKO HARREMANA


Pribatu-publiko harremanean  gradu desberdin ugari bereiz daitezke. Eraikina bi bolumen nagusitan banatzen da: sukaldearen bolumena eta logelen eta gune konpartituen bolumena. Beraz naiz eta gune bakoitzean gradu ezberdinak bereizi, bolumen publiko bat eta bolumen pribatu bat daudela esan daiteke, bien arteko harremana patio eta komunikazio bertikalaren bitartez gauzatzen delarik.





SUKALDEA
Sukaldearen fatxada erabat gardena planteatzen da, erakusleiho moduan funtzionatuko luke, jendeak bertan gauzatzen dena ikusi ahalko luke. Altuera handiko espazioak dira. Behe solairuan jatetxea dago patiora erabat irekia. Goiko solairuan sukaldea eta jantokia aurkitzen dira, jantoki hau solairuko gune pribatuarekin harremanetan dago. Jantokiaren gune honek, kasuan kasuko, funtzio ezberdinak jasotzeko ahalmena du.

PATIOA
Eraikineko gune ezberdinak bertara irekitzen dira, eraikinak aireztapen eta argiztapen egoki bat izatea ahalbideratzen du, eta era berean, pribatu eta publikoaren filtro moduan funtzionatzen du. Komunikazio bertikala bertan kokatu da, landaredia barneratu da espazio atsegin bat lortzeko helburuarekin.

TERRAZA
Bertan funtzio konpartitu batzuk gauzatuko lirateke, arropa garbitzeko gunea eta egoteko txoko bat aurkitzen dira bertan. Funtzioak ez dira erabat zehaztu, baina Marseillako klima ikusirik bista ederrak dituen leku atsegin bat izango litzateke.

LOGELAK
Etxerik gabe gelditu direnen perfila oso desberdina izan daitekeenez (bikoteak, famili osoak, pertsona indibidualak…), gune pribatua malgutasun minimo batekin planteatu da. Alde batetik gune heze finko bat antolatu da, eta bestetik logela malguak, tartean korridore funtzional bat dutelarik. Logeletako hormak errail bidez mugi daitezke, eta era berean baita ere armairuak, beharren arabera logela tamaina ezberdinak sor daitezke. Azpimarratu beharra dago aldaketa hauek oso puntualak izango direla, bertara etortzen diren pertsonak ez baitira epe labur batez geldituko. Bestalde, patioarekin harremanetan dagoen espazio konpartitu bat planteatu da.



KANPO ESPAZIOA
Eraikinak antolatzen duen kanpo espazioa Charité erreferentzia puntuari begira dago, honen garrantzia azpimarratuz, baina era berean, plazarekiko harremana mantentzen da. Espazio hau antolatzeko eta kota desberdintasunak baliatuz grada edo maila desberdinak planteatzen dira, bertan lasai egoteko.




PANELA

2013/01/07

Txoritoki entrega_Volière




Proiektua hiru ezaugarri nagusiri jarraituz egina dago:

  • Afrikarekin lotura: Afrikako etorkinek Marsella aurkitu dute beraien bizitoki berria, eta hiriak onartu egin ditu urteeetan zehar. Lotura hori badela ikusteko basamortuan horren ezagunak diren jaimak hartu dira erreferentzia. Horrela gantxiloz egindako gainazal bat egin da, patroi desberdinak jarraituz. 


  • Txoritokia estaltzeko metalezko barrak: itsasontzien masten jarraipen bat egin da, altuera desberdinetara jarriz eta estalkiaren egitura izango dena zehaztuz. Horrela posible da jaimaren erreferentzia jarraitzea. Gainera pasarelaren bigarren mailako egitura diametro txikiagoa duten elementu berdinez egin da. Masta itxura hori emanez itsasoaren gertutasuna azpimarratu nahi da.



  • Gune gogorra eta biguna: bi gune bereizi dira, baten egurra jarri delarik, eta bestea berdeagoa delarik. Horrela lehenengo gune horretan masten presentzia handiagoa den bitartean erakusketak egiteko guneak ahalbidetuz, beste gunean zuhaitzak dute protagonismoa. Horrekin gune lasaiago bat lortzen da itsasota zabaltzen dena. Berdeagoa den zati horretan graderio bat proposatu da, eta horrekin kota aldaketa egoki soluzionatzea lortu da.











PROZESUKO BIDEOA:


BARRUKO IKUSPEGIAK:


FRANCE 24 KANALEAN AGERTUTAKO INAUGURAZIOKO BERRIAK:
Herritar asko hurbildu dira Marsellako hirian, kultura hiriburu den urte honetan, afrikarren kulturara hurbiltzeko egin den saiakerarekin ireki berri den txoritokira. Gaur egun Marsellako kostaldean bizi diren hegaztientzako egokitutako bizitoki berria izango da, erakusketa gurearekin.







2013/01/02

Txoritokia_prozesuko irudiak

Txoritokiaren entrega gainean dugunez, nahiko aurreratua dugu maketa-panela. Hemen prozesuko argazki batzuk: