Bolumenak antolatzeko orduan, La
Charite-k inguruan duen presentzia mantentzeko helburuarekin egin da
planteamendua. Charite ardatz baten amaieran aurkitzen denez, hau errespetatu
da.
Era berean, bere garrantzia
azpimarratu nahirik ate monumental batez enmarkatzeko aukera ikusi dut. Nolabait
bigarren sarrera bat izango litzateke, eta bere aurreko gune irekia mantenduko
litzateke.
Pribatu eta publiko harremanei dagokionez,
aurreko astean egindako distribuzio ikerketak egin ondoren, sukaldea izatea
erabaki da, publiko eta pribatuko trantsizio gunea (maketako elementu berdea
litzateke).
Beraz, jantokia plazaren erdian egongo litzateke eta etxebizitzak
aldiz ezkerraldean. Aurreko asteko ildotik, etxebizitzetan familia
desberdinentzako gelak eta gune komun egokituak plantatuko lirateke. Gune komun
hauek, kanpoarekin erlazio zuzena izateko aukera aurreikusten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario