Programarekin jarraituz, gune
ezberdinen zehaztapenean zentratu naiz. Espazio ezberdinen arteko harremana
bilatu da eta bolumetriaren ideia garatu da.
Espazio nagusia La Charite-ren
inguruan planteatu da, honi zabaldutako gune bat sortuz. Charite-ren garrantzia
azpimarratu nahi izan da, bizkarra eman beharrean aurpegia emanez. Era berean
hegoaldeko plazarekiko harremana mantendu da, jarraipen bat bilatuz.
Espazio nagusiena sukaldea
izanik, gune honi trataera ezberdina ematea erabaki da. Erakusleiho moduan erabat
gardena planteatu da. Behe oinean jantokia eta taberna egongo lirateke, eta
lehen solairuan sukaldea. Espazio hauek altuera bikoitzekoak dira.
Eraikinean bizi direnak, jantoki baten bidez daude harremanetan
sukaldearekin. Honela, gune publiko-komunak eta pribatu-komunak erabat
bereizita gelditzen dira.
Espazio pribatuei dagokionez,
jende eta familia mota ezberdinak etorriko direla aurreikusten denez, gune
ezberdinak planteatu dira: familia oso batentzako logelak, logela konpartituak,
logela pribatua baina komun konpartitua dutenak…. Era berean, espazio amankomun
ezberdinak sortu dira. Gune hauek plazarekin harremana izango dute eta eraikina antolatzeko baliatu dira, ahal izan den neurrian korridoreak ekindin dira. Espazioen OREKA bilatzeko saiakera egin da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario