2012/11/18

KAP


Oraindik gogoan dut lehenengo aldiz karrera amaierako proiektuak ikusi nituenean, txunditurik gelditu nintzen. Batxilerretik irten eta egunen batean horrelako zerbait egitera iritsi nintekeen ideiak beldurtu baina gehiago, erakarri egin ninduen.
Gaur egun gertuago dugu momentu hori, baina hala ere askotan txunditurik gelditzen naiz…



Panelei dagokionez, bertan azaltzen diren irudi eta plano ezberdinak ez ditut oso urruti ikusten nire mailatik, baina bai konposizioa. Hau normala dela iruditzen zait, orain arte ez baititugu panelak proiektatu, flotagarriarena izan zen lehena. Gure proiektua ondo azaltzeko, zer marraztu eta nola irudikatu dira panel bat ona izateko kontrolatu beharrekoak. Erabaki zailak.





Bestalde grafismoaren garrantzia azpimarratuko nuke, proiektuak begietatik sartu behar du. Gai honek horrenbesteko garrantzia izanik, akats bat iruditzen zait unibertsitateak  errepresentazio grafikoa nola egin erakusteko ikasgairik edota optatibarik ez eskaintzea. Planoak eskatzen dizkugute, baina inork ez digu AutoCad erabiltzen erakutsi; 3D-ko irudiak eskatzen dizkigute, baina inor ez digu honetarako programarik edota maketatzen erakutsi…. Bi aukera izan ditugu, akademi edo kurtso batean izena eman, edota esperientzia bidez ikasi, ikaskideen artean bakoitzak bere “jakinduria”  konpartituz.
Hala ere, atentzio gehien deitu didana, proiektu bateko eskuzko marrazkiak izan dira. Prozedura dena irudi ederrez beteriko liburuxka batean irudikatuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario