Txoritokiaren
eraikuntza egiteko afrikar jaima egituretan
oinarritzea erabaki dugu. Eraikin hauek erabat eramangarriak dira, beraien zama
totala 700kg inguru izaten delarik (gamelu batek garraia dezake). Egituraren euskarri
nagusia erdiko mastil zentrala da, perimetroan zutabe lagungarriak dituelarik. Itxitura,
tentsioan jarritako oihalaren bitartez egiten da. Bere eraikuntza prozesua ordu
erdi edo ordu beteren inguru izaten da.
Beraz gure
txoritokiak, Marsellaren historiari, afrikar lotura estuari, keinu bat egingo
dio. Gainera, egitura hau mastil bitartez izanik, portuko itsasontziekin
integrazio bat lortuko da. Itxiturari dagokionez, nylon-ezko haria erabiltzea
erabaki da, patroi eta kolore ezberdinekin jokatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario