2012/12/29

Charite_auto-balorazioa


Distribuzioaren lehenengo saiakera egin ondoren egindako auto-balorazioa:
  • Eraikinaren formak inguruan sortzen duen efektua ona dela iruditzen zait. Chariteren inguruan espazio atsegin bat sortzen da, eta sukaldea da gune hau egituratzen duen elementua.
  • Barne distribuzioari dagokionez, kaotiko xamarra iruditzen zait, eta ez da espazio pribatu, komun eta publikoen arteko erlazio erabat egokia lortzen.


Erlazio honi soluzioa eman nahirik, espazio hauen filtro moduan, komunikazio bertikala erabiltzea erabaki da. Banaketa honen zurruntasuna hausteko, patio bat integratu da komunikazio bertikalarekin batera. Hau eginez, eskema garbiago bat lortu da:


Espazio pribatuei dagokionez ere, birplanteamendu bat egin da. Argi dago, familia mota ezberdinentzako prestatuta egon behar duen eraikina dela, baina gune hauek erabat definituz, emaitza oso zurruna lortzen da, eta ezinda aurreikusi zehatz zein motatako familiak etorriko diren. Beraz, aukera ezberdinak eskaintzen dituzten moduluak planteatu dira. Modulu hauek panelez osatutako hormez oinarritzen dira, eta beharren arabera gelaren tamainak moldatu ahalko dira.

Aldaketa hauek eginez, hau da lortutako lehen zirriborroa:

0 solairua

1 solairua

2 solairua

3 solairua

Aipatutako logelen moduluak 1 eta 2 solairuetan aurkituko lirateke. Metroro dauden horma mugikorrak dira eta aukera ezberdinak osatu daitezke. Zerbitzuei dagokionez finkoak dira. Bi espazio hauen artean korridore zabal bat (bertan apalategiak jarri daitezke funtzionaltasuna bilatuz) eta armairuak aurkitzen dira. Logeletako sarrera irteerak ahalbideratzeko, armairu hauek ere mugitu egingo lirateke errail batzuen bidez.

ateen mugimendua

Aukera ezberdin batzuk:


Azpimarratu nahiko nuke, logelen tamaina aldaketa hauek oso puntualak izango liratekeela. Etxerik gabe gelditu diren familiak edota pertsonak, bertan hilabeteak igaroko dituztela aurreikusten baita.



1 comentario:

  1. Formalizazioa eta oinarrizko banaketa ok. Ebaketan ikustea falta bada ere.
    Patioa+komunikazio nukleoa gune publikoaren bolumetriaren barnean daukan kokapen+formalizazioak interes handiagoa lortu dezake. une honetan gune pribatuaren formalizazioari jarraiotzen dio, eta ez dio bolumen publikoari jaramonik egiten. Komunikazio nukleoa objetu arkitektoniko gisa erabiltzea gomendatzen da, patioaren argiarekin jolastuz. baliteke igogailuak 2.mailako kokalekua behar izatea. patioak funtzio banatzaile argiagoa izan dezake eta komunikazio nukleoarekin harreman sendoago sortu. bestalde, jantokiko nukleoan sukaldea eta bestelako gaiak jartzerakoan, kontuan izan ezazu nukleo honi lotuta edo kontuan harturik..

    ResponderEliminar