2012/12/02

Charite_publiko eta pribatuaren arteko borroka


Inguruko bolumenen azterketa egin ondoren, eraikin bakoitza bere beharren arabera hazi dela ondorioztatu nuen, gehitzen joan diren espazioen emaitza direla.
Beraz planteatutako programa betetzeko, eraikinak behar zituen espazioak aztertu ditut. Espazio hauek zuzenki erlazionatuta daude pribatu-publiko erlazioarekin, espazio oso ezberdinak sortuko baitira erlazio honen arabera.
Hasiera batean nire ideia, erlazio hau muturrera eramatea izan zen, ahal zen guztia konpartitua izatea planteatu nuen. Eta 10 etxegabe jasotzeko beharrezko azalera minimoak kalkulatu nituen:


Baina zuzenketa ondoren, etxegabe hauek denboraldi bat igaroko dutenez, ideia hau extremoegia dela ondorioztatu genuen. Beraz, Kraftwerk-en proposamenetan oinarriturik tarteko zerbait proposatzeko erabakia hartu nuen.



Etxegabe gelditu direnak mota ezberdinetako pertsonak edota familiak izan daitezke, beraz nire proposamenak aniztasun hau jasotzeko helburua du:
















Familientzat pentsatutako gelak dira, sukaldea, egongela, terraza eta baratza edukiko lukete konpartitua.





















Bikoteentzat edota pertsona indibidualentzat planteatutako gelak dira, komuna, egongela, terraza eta baratza konpartituko lukete.













Planteamendu hauetan ez dira biltegi funtzioa duten guneak eta arropa garbiketarako guneak azaltzen, hauentzat behe oina (biltegia) edota azken solairua (arropa garbiketa) planteatu ahal dira.

Sukaldeak proiektu honetan garrantzi handia du, etxegabeen eta auzoko zahar eta langabetuen arteko lotunea baita. Bi sukalde proposatu dira: etxegabeek konpartitua eta publikoa. Bigarren honek harreman zuzena izango luke jantokiarekin.



Espazio hauek lekuan irudikatzeko maketa lantzea egokia iruditu zait, inguruko bolumenek duten eragina argiago ikusten da.


Oraindik azken emaitzatik urruti dagoen, baina nire burko ideia hauek maketaren gainean irudikatzeko helburuarekin egindako marrazki bat:








1 comentario:

  1. Bolumenak fragmentatuegiak daude, osotasun helburu bat falta du. Egindako ikerketa tipologikoak bolumenean nola txertatzen den ikertu ezazu, oinplano horizontaletako aglutinazioa ekidituz posible bada. behe oinplantako funtzioek berplanteamendua eskatzen dute...

    ResponderEliminar